XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori ondo dago.

Baina ni, hain naiz ahula eta hain neketurik nago... - esan zuen ahots nahigabetuz.

Gero jarraitu zuen: - Ez dut horretan gehiago pentsatu nahi.

Hitzegin dezagun beste zerbaitez.

Hobe izango da kopiatzeari uztea; kapitulu hau bukatzen duten bi orrialdeok besterik ez dut egingo... Arkadii, aspalditik galdetu nahi nizun: nolaz uler daiteke hain ongi ezagutu nazazun?.

Bitartean, negarrari jaregin zion eta haren malkoez blai eginda ziren lagunaren eskuak.

- Zuregana dudan adiskidetasuna izango bazenu nireganako - esan zuen Arkadiik -, ez zenidake galdera hori egingo.

- Bai, bai, Arkadii. Ez dakit, ezin dezaket uler zergatik arduratu zaren hainbeste nitaz.

Areago, anitzetan sentimentu honek min ematen dit.

Zenbat aldiz loak hartzean (nire azken gogoetak zureganakoak baitziren gauero) betetzen ote ziren malkoz nire begiak, eta bihotza estutzen zitzaidan... izan ere... hainbeste maite ninduzula sentitzen nuen eta (...).